IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

ESPARRU KONTZEPTUALA

"Kirolaren geografia ez dator bat geografia politikoarekin". Pierre de Coubertinek 1916an egindako adierazpen hau gaur egun ere baliozkoa da. Egun, badira zenbait herrialde lurralde-eremu mugatua hartzen dutenak eta, nazioartean estatutzat hartzen ez diren arren, erakunde politiko propioak badituztenak kirola sustatzeko kirol-ekintzak antolatzeaz arduratzen diren gizarte-erakundeen sarearen bidez. Nazioarteko kirol-tradizioarekin bat etorriz, herrialde horiek dira, zehazki, hemen kirol-herrialde deitzen ditugunak.

"Kirol Herrialdearen" definizioa

"Geografikoki edo historikoki mugatuta dagoen eta kultura- eta gizarte-homogeneotasuna duen edozein lurralde, bere erakunde politiko propioak dituena, nazioartean duen onarpen politikoa edozein dela ere. Lurralde horrek bere kirol-sistema propioa du; alegia, kirol-elkarte propioak ditu eta hauek arduratzen dira bertako kirolak sustatu, kudeatu eta arautzeaz, baita eremu horretako federazio, klub, elkarte edo partaide gehienak modu demokratikoan berriro taldekatzeaz".

Kirol Herrialdeen Nazioarteko Lankidetza

Jarduera fisikoa eta kirola erakunde pribatuek sustatu eta antolatzen dituzten jarduera libreak dira. Erakunde pribatu horiek lurralde bakoitzean adierazgarrienak diren balio kultural eta sozialen arabera eta une historiko jakin batean.

Aro modernoan, gizarte industrialen garapenarekin batera hasi zen kirola gizarte-ohitura gisa barneratzen eta horrek kirol-jarduerez arduratzen ziren kirol-elkarteen sarea sortu zuen. Sistema sozio-ekonomiko berriak ez zuen soilik lan-eredua berria ekarri, baizik eta baita aisia, jarduera fisikoa eta kirola ulertzeko modu berriak ere. Horrela, gizarte industrialak ere kirol-herrialde gisa agertzen hasi ziren, lurralde horietan kirola balore eta ekintza homogeneoei jarraiki praktikatzen baitzen, horietako bakoitzak bere kirol-sistema propioa zuen arren.

Eremu horietako kirol-sistemak finkatu zirenean, nazioarteko federazioak eratu ziren, kirola koordinatu eta sustatzeko entitate pribatu gisa. Nazioarteko federazio horiek independenteak ziren eta nolabaiteko askatasuna zuten Estatu subiranoen egituretatik. Lehen nazioarteko federazioen kirol-geografia ez zetorren bat geografia politikoarekin.

XX. mendeak aurrera egin ahala, kirola gizarte-fenomeno gisa finkatzen joan da eta, ondorioz, erakunde politikoak gero eta parte-hartze handiagoa izan dute kirolaren sustapenean. Denboraren poderioz, erakunde politiko gorenen eta kirol-federazioen arteko lankidetza horrek, pixkanaka-pixkanaka, kirol-geografia Estatu subiranoen geografia politikoarekin bat etortzea egin du.

Pixkanakako bat-etortze horren ondorioz, herrialde horietan kirola bide berriak bilatzen ari da nazioarteko kirolaren esparruan egoteko eta horrek, aldi berean, kirol-herrialdeen arteko lankidetzarako kanalak ezartzeko beharra sortzen du.

Hori dela-eta, kirol-herrialdeen arteko nazioarteko lankidetza, herrialde horiek subiranoak diren edo ez aintzat hartu gabe, garrantzi handiko tresna estrategiko bihurtu da kirolarentzat herrialde horietan. Lankidetza horren helburua informazioa trukatzea eta proiektuak partekatzea da, baita lankidetza-sistema espezifikoak ezartzea ere, isolamendua apurtu eta nazioarteko ekitaldi guztietan partaidetza librea izan dadin.