IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

Teknifikazioa Languedoceko justen historian: lurraldetartatutako espazioaren eta bertako identitate kolektiboaren aldeko prozesua

Jérôme PRUNEAU, Antillak, Guyana eta Guadalupeko Unibertsitatea
pdffrançais(pdf 16.41 kb)

Laburpena

Lurraldearen etnografia zehatzari lotutako hurbilketa etnologikoak oinarrituta, agiri honen helburua da barne-muga espezifikoak dituen lur-eremu batean (hots, Rosellongo Languedocean) kolektibo baten nortasuna babestu nahi duen eraldaketa-prozesu soziala azaltzea. Joko gehienak kirol bihurtu eta lurralde-ikuspegitik zabaldu egin diren arren, justek izaera lokalari eusten diote; Ocen bertan dituzte euren sustraiak eta ez dira atzerrira atera behar izan bizirauteko. Prozesu hori kirola egitearen teknifikazioarekin erlazionatuta dago zuzenean, eta horri esker aldaketa nortasuna galdu gabe gertatu da.

Noski, justak garatzeko moduan izan diren aldaketen sintomak adierazgarri eta parte-hartzaile ugarien kontaketak entzun eta aztertzetik antzeman ditzakegu. “Lehengo” justak, zaharrek deitzen dieten bezala, balio tradizional jakin batzuri lotuta daude: baserri-giroa eta lagunartea, askatasuna eta leialtasuna, edertasuna eta folklorea. Gaur egun, teknfikatuagoa eta kalkulatuagoa dagoen kirol-modalitate gisa ikusiten dira. Lehia-espirituaren adierazgarri diren elite-balioak barneratzean, ezaugarri tekniko eta taktikoak dituen kirola garatu da. Ezaugarri moderno horiek zalantzan jartzen dute, batetik, joko tradizional batek 2000. urtean oraindik bizirik irautea eta, bestetik, betidanik bere izan duen lur-eremu horretan jarraitzea.

Baina, zein mekanismo erabiltzen dituzte justetan parte hartzen dutenek mendetan zehar lur-eremu berean kirol horri eusteko? Nola bizi izan dituzten justen teknifikazioarekin erlazionatutako aldaketak eta zein ondorio ekarri ditu horrek?

Galdera horiek guztiak erantzuten ditu kirolaren arloan adierazten ez den mekanismoak. Mekanismo hori “biren artean” (“d'entre deux”) kokatzen da, alegia, tradizioaren eta modernotasunaren artean, eta horri esker, kirola ulertzeko modu “hirutarrera” jo daiteke, gizarte-ordenaren oinarrian egon diren oposizio-eskema klasikoak alde batera uzten dituena. Hori dela-eta, mestizajearen bideak jokoen eta kirolen sistema ulertzeko esparru posiblea dakar.

Komunikazio hori, erantzun batzuk emateaz gain, konpromisoko espazio horrek “l'entre deux” ezartzen dituen ikuspegiak ulertzen ahalegintzen da.