IDAZKARITZA IRAUNKORRA
Tel: +34 93 553 89 58
© Generalitat de Catalunya 2008
Denis Paquet, Quebeceko Gobernuaren KGJSeko kirol-aholkularia, Quebec
Quebecek, frantsesa hizkuntza nagusi duen Ipar Ameriketako lur-eremuak, nazioarteko kirol-agertokian modu ofizialean hartzen du parte. Quebecek nazioarteko agertoki horretan duen eragina, besteak beste, Frankofonen Nazioarteko Agentziaren (AIF) jardueretan eta Quebeceko Gobernuak frantsesez hitz egiten den herrialdeetako Gazte eta Kirol Ministroen Konferentzian (CONFEJES) duen partaidetzan zehazten da. Hala eta guztiz ere, are garrantzitsuagoa da, zalantzarik gabe, Quebecek nazioarteko kirol-agertoki horri begira Frankofonoen Jokoetan duen zuzeneko partaidetza.
Aurkezpen honen helburua da garbi adieraztea, Quebeceko erakundeek kirol-ekitaldi garrantzitsuetan parte hartzen dutenez, Quebec kirol-herrialdetzat har daitekeela. Quebecek, Canadako hamar probintzietako bat izanik, hainbat akordio egin behar izan zituen Kanadako egitura politikoekin eta kirol-egiturekin nazioarteko kirol-agertokian egun duen ordezkaritza bere egiteko.
Quebeceko kirol-arloko buruen lan berritzaileari esker, Quebecen bertan sortutako kirol batzuk, adibidez, intercrosse eta kin-ball, mundu osoan zehar hedatu dira eta kirolaren nazioarteko kudeaketan zuzenean parte hartzeko bigarren bidea ireki dute. Quebecen egindako prozesuek beste ekintza-bide batzuk aurkeztu dituzte, kirol-herrialde aintzatespena lortu nahi duten beste erkidego batzuentzat oso erabilgarriak izan daitezkeenak.