IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

Prestakuntza olinpikoko zentroen arteko nazioarteko lankidetza

Francesc DE PUIG I VILADRICH, Errendimendu Altuko Zentroko zuzendaria

Laburpena

Gaur egun, munduan Erredimendu Altuko 128 zentro dago: Europan 57, Ipar Ameriketan 12, Hego Amerikan 2, Asian 22, Ozeanian 30 eta Afrikan 1. www.forumelitesport.org web gunean dagoen datu-basearen arabera, 37 zentrok bidali dute eskatutako informazio guztira.

Aldebiko lankidetza-akordioak egin dira, Forum I, Forum II eta nazioarteko elkarte bat sortzeko lanen bitartez.

1999ko irailean Sydney egin zen 1. Forumak izan zuen arrakasta ikusita, baita 2001eko irailean Bartzelonan egindako 2. Forumak ere (hemen aurkezpen interesgarrietan parte hartu ahal izan genuen eta antolatzaileen motibazio eta gogo handia antzeman), beharrezkoa ikusi da espazio komun honekin jarraitzea, horrela, kirol-errendimendu altuan lan egiten duten pertsonek eta erakundeek esperientziak eta informazioa truka dezaten. Horregatik, 2003ko irailaren 9tik 11ra bitartean, 3. Forum egingo da Erresuma Batuan, Loughboroughko Unibertsitateko Burleigh Court izenekoan.

2001eko irailean, goi-mailako kirolaren Nazioarteko II. Forumean, aho batez erabaki zen onuragarria izango zela bai kirolarientzat bai munduko zentro guztientzat ahaleginak bateratzea eta esperientziak partekatzea.

Orduan, behin-behineko taldea egin zen, Kirol Errendimendu Altuko Zentroen Nazioarteko Elkarte izatera heldu zitekeena. Orduz geroztik, hainbat bilera egin dira.

Behin-behineko talde horrek gaur egun Australian, Frantzian, Espainian, Erresuma Batuan, Finlandian, Alemanian eta Kanadan ditu ordezkariak eta pozik hartuko ditu kide berriak bost kontinenteetako herrialdeetatik.

Talde horren helburu nagusia da Kirol Errendimendu Altuko Zentroen Nazioarteko Elkartea sortzeko oinarriak ezartzea, kirolariei prestakuntza hobea eskaintzen lagun dezaketen lanak ezagutarazteko. Horrek elkartrukea ahalbidetzen du, ideia berriak ezagutaraztea, joko garbiaren filosofia oinarri hartuta.

Honako gai hauek eztabaidatu dira nagusiki:

a. Elkartearen eta kideen helburuak definitzea.

b. Zentroei buruzko datu-basea sortzea, www.forumelitesport.org web orrian kontsultatu ahal izango dena.

c. Estatutu-proposamena prestatzea.

d. 3. Foruma non egingo den erabakitzea

e. Elkarte hau sortzetik ahalik eta onura gehien nola lor daitezkeen eztabaidatzea.

Internet oso erabilgarria da komunikazio-tresna gisa. Horregatik, gure helbidean (http://www.forumelitesport.org). kidetutako Kirol Errendimendu Altuko Zentroei buruz hitz egiten da. Besteak beste, horien azpiegiturei buruzko informazio baliotsua ematen da, baita kirolari zerbitzuak eskaintzeko dituzten aukerei buruzko informazioa ere. Halaber, eliteko kirolaren Nazioarteko Forumean eskainitako konferentzia eta ponentzia ezberdinei buruzko agiriak jasotzen dira. Horrekin batera, Forum horiei eta horren inguruan sortzen diren elkarteei buruzko berriak agertzen dira.