IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

KIROLA ETA BERE ERAGIN EKONOMIKOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN (EAE) EKONOMIAN

Jose R. GARAI ITURRIONDOBEITIA, Kirol zuzendaria, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
pdfcastellano(pdf 3.05 mb)

Laburpena

Kirolaren eragin ekonomikoa neurtzeko ereduaren helburua da jardueraren sektore horri lotutako jardueren garapenak herrialde edo eskualde batean sortzen duen aberastasuna zehaztea. Sisteman barneratutako agenteetako bakoitzak (funtsean, kirolariek, zaleek, enpresek eta administrazio publikoek) duen guztizko gastua zenbatetsi ondoren, jarduera horrek BPGean eta beste agregatu makroekonomiko batzuetan (besteak beste, enpleguan edo Ogasun Publikoari sarrerak dakarzkionetan) duen eragina kalkulatzen da. Zenbatespen horrek kirolak sektore gisa EAEn duen garrantzia kuantifikatzen lagun dezake, arlo honetan politika publiko posibleak definitze aldera.

Gaur egun, Euskadik kirol-jardueretako partaidetzari eta kirol-azpiegiturei dagokienez dituen parametroek leku ezin hobean jartzen dute Europako beste herrialde eta eskualde batzuekin alderatuta. Biztanleen %50ak kirola egiten du, nahiz eta intentsitatea edo motibazioa berdina ez den. Horrela, Euskal Kirol Sistema osatzen duen agente-multzoa lau kirol-mailatan banatu dira: eskolakoak, partaidetzakoak, errendimenduari lotutakoak eta goi mailakoak.

Kirolak euskal gizartean duen ezarpen-maila aintzat hartuta, ikus dezakegu sektore honek, maila eta arlo guztietan, 2001ean guztira BPGaren (767.460.935) %1,9 sortu zuela EAErentzat eta Euskadiko enpleguaren %2,2a bere horretan mantentzen lagundu zuen (18.837 lanpostu). Guztizko eskaria edo gastua 854.855.651 eurokoa izan zen, horietatik %6,1 administrazio publikoek ekarria, eta zerga bidez guztira 108.058.500 euro berreskuratu ziren (alegia, euskal administrazio publikoek kirolean inbertitutako euro bakoitzagatik 2,07 euro berreskuratu ziren). Kopuru erlatiboetan, ekarpen publikoa are gehiago izan zen eskola-kirolean (guztizko gastuaren %13,11) eta partaidetzakoan (%6,16), goi mailakoan baino (%0,65). Aipatu beharrekoa da zehazki eskola-kirolean eta partaidetzakoan guztizko eskariaren %51 metatu zela. Bi maila horietan, kirolariek eurek guztizkoaren %90 inguru ordaindu zuten.

Goi mailako kirolak eskariaren %23,5 bereganatu zuen, eta errendimendukoak, berriz, %17. Gainerako eskariaren %8,5 lau maila horietako batean bertan sailka ezin daitezkeen beste kontzeptu batzuek eratu zuten.

Arestian deskribatutako maila batean edo batzuetan batera jarduten duten agenteek garatutako kirolak garapen ekonomikoa ekartzeaz gain (ereduak neurtzen duena), balio kulturalak eta sozialak ere sortzen ditu, eta, beraz, gizarte-zerbitzuak emateko modua ere bada, hezkuntza-balioak transmititzen baititu, zehazki osasunari eta gizarte-ongizateari buruzkoak.