IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

Kirol Herrialdeen Federazioak Nazioarteko Federazioetan integratzea

Jean-Louis Dupont, Abokatua, Europako Zuzenbidean aditua, Belgika

Laburpena

Ponentzia-jartzaileak honako gai hau izango du hizpide: Nazioarteko zuzenbide publikoarekin bat etorriz Estatua ez den lurraldea ordezkatzen duen federazioak noraino erreklamatu eta lor dezake nazioarteko federazioetako zuzeneko kidetza?

Hasteko, nazioarteko federazio nagusienetako batzuen estatutuak ezagutaraziko ditugu, nazioarteko kirol-erakundeek gehien erabiltzen dituzten irtenbideak identifikatzeko. Hona hemen federazio horiek:

· Nazioarteko Futbol Federazioa (FIFA)

· Nazioarteko Txirrindularien Batasuna (UCI)

· Nazioarteko Tenis Federazioa (ITF)

· Nazioarteko Atletismo Amateurraren Federazioa (IAAF)

· Nazioarteko Judo Federazioa (IJF)

Jarraian, estatutu horiek legalki aztertuko ditugu, nazioarteko eta nazioko legeak kontuan hartuta, horrela, epe motzean izan dezaketen bilakaera zehazteko.