IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

Kirol-herrialdeek nazioarteko kirol-sisteman parte hartzearen abantailak

Pierre Thibault, Sporcomeko zuzendari orokorra, Quebec
pdffrançais(pdf 38.73 kb)
pdfenglish(pdf 35.93 kb)

Laburpena

Nazioarteko kirol-sisteman zuzenean parte hartzeak, alegia, herrialde subiranoaren eta bertako federazioen kirol-ordezkaritzako politikaren nazionalaren menpe egoteari uzteak, maila askotan egin diezaieke mesede kirol-herrialdeetako aktore nagusiei. Batzuetan, kirolariak, entrenatzaileak, buruak eta, batzuetan, baita teknikoak ere, herrialde subiranoaren kirol-sistemaren barruan diskriminazio sistematikoaren biktima izaten dira. Ordea, pertsona horiek oztopo gutxiago izango dituzte nazioartean jardunez gero euren herrialdea zuzenean ordezkatzen badute. Kirol-ekitaldi handien antolatzaileentzat eta kirol-herrialdeetako federazioetako buruentzat onuragarria izan daiteke nazioarteko kirol-federazioekin zuzenean komunikatzen badira eta elkarteak sor ditzakete nazioarteko enpresa pribatuekin, inolako bitartekorik gabe. Kirol-herrialdea nazioarteko kirol-sisteman zuzenean sartzeak nortasun nazionala eta partaidetza-sentimendua garatzea dakar. Globalizazioaren testuinguruan, kirol-herrialdeak nazioen kontzertuan parte hartzeak tokiko kirol-komunitateen eta munduko kirol-sistemako beste elementu batzuen arteko komunikazioa errazten du. Kirol-herrialdeen jardunek Estatuaren eta gizartearen beste helburu komun batzuk gauzatzen lagun dezakete. Hortaz, arrazoi asko direla medio mesedegarria izan daiteke kirol-herrialdeei nazioarteko kirol-sisteman barneratzeko aukera ematea; horrela, hainbat ekintza zehatz egin ahal izango dituzte eta nazioartean ezagutaraziko dira.