IDAZKARITZA IRAUNKORRA
Tel: +34 93 553 89 58
© Generalitat de Catalunya 2008
Salvador BOLUDA VILA, Enpresaburua; Tokyoko Unibertsitateko ikertzailea
Ponentzia honen bidez, kirol-herrialdeek kirolei eta olinpiadei lotutako ekitaldi orokorren esparruan dituzten igurikipenak aintzat hartuta egun bizi duten egoera ebaluatzen ahaleginduko gara, baita lehen urratsak ezartzen ere ekitaldi horietan erabateko potentzialtasuna eta partaidetza lortzeko.
Helburu horiek gogoan ditugula eta Kataluniako kasu bereziari arreta jarrita, lehenik eta behin “kirol-geografia” kontzeptuaren aurrekari historikoak eta horien ondorengo aplikazio praktikoa labur-labur aztertuko ditugu, gaur arte izan dituen beste garapen paralelo batzuekin batera. Horren ostean, kirol-herrialdeek kirol-ekitaldi orokorretan eta, zehazki, olinpikoetan erabat parte hartzeko zein oztopo aurkitzen duten azalduko dugu; eta, amaitzeko, behin-behineko lan-proposamena egingo dugu oztopo horiek aurretik kendu eta kirol-herrialdeen erabateko partaidetza lortzeko, baita kirolaren domeinuan euren potentzialtasun guztia garatzeko aukera emateko.