IDAZKARITZA IRAUNKORRA
Tel: +34 93 553 89 58
© Generalitat de Catalunya 2008
Kataluniako Generalitateak Bartzelonan 2003ko apirileko lehenengo asterako antolatuta duen kirol-herrialdeen nazioarteko lehenengo konferentziaren helburua da kirolaren munduan dabiltzan erakunde, federazio, entitate edo pertsonen arteko laguntasun- eta lankidetza-harremanak finkatzea eta sustatzea, horien izaera politikoa edo politika-izaera kendu gabe. Hortaz, ikuspegi juridiko edo politikoa bakarrik garatzea baino gehiago, nire ekarpen teoriko-historikoak, besteak beste, “kirol-nazionalitatearen” edo “kirol-herrialdearen” kontzeptuak nola sortu ziren adierazi nahi du, bai gaur egungo lehia-kirolean, baita nik neronek gehien praktikatu dudan kirolean ere, alegia, igeriketa.
Hori dela-eta, nire gaia funtsean pasadizo bat bailitzan garatuko dut, eta beraren bidez, kirol horren nazioarteko eskumenak bideratzeko arauetan kontzeptu horiek zergatik markatu behar izan ziren adieraziko dut. Hortaz, horrek esan nahi du kirolariak jardueraren batean parte hartu ahal izateko batzuetan estatu subirano gisa baino gehiago eskualde bezala onartuta dagoen herrialdeak, edo eremu geografiko edo eskualde horretako kirola kontrolatzen duen organoak ordezkatuko dituela. Herrialde edo estatu hori ez da argi eta garbi estatua edo herrialdea, baina gutxienez bere burua gobernatzen du eta kirola modu autonomoan kudeatzen du, eta horri esker, estatu edo herrialde gisa hartzen du dagokion nazioarteko federazioak.
Lehen esan dudan bezala, niri dagokidan gaia garatzen dudan bitartean, ez zaituztet bide juridiko aspergarrietatik eraman nahi, baizik eta historian zehar nola eztabaidatu den kontzeptu horien beharra kirolaren nazioarteko eremuan ordezkaritza nazionalen kudeaketa hobetzeko.