IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

KIROL-HERRIALDEAREN KONTZEPTUA

Ignasi Doñate, Abokatua, Kirol Zuzenbidean aditua
pdfcatalà(pdf 36.32 kb)

Laburpena

Jarduera fisikoa eta kirola jarduera libreak dira, elkarte pribatuek sustatu eta antolatzen dituztenak, lurralde bakoitzean eta une historiko bakoitzean adierazgarrienak diren balio kulturalak eta sozialak aintzat hartuta.

Aro garaikidean gizarte industrialen garapenarekin batera ezarri zen praktika sozial gisa; horrela, kirol-elkarteen sareak sortu ziren, zenbait balio laikoren adierazgarri, hots, hobetze pertsonala, efizientzia eta eskuratzeko askatasuna. Eredu industriala ezarri zen eskualdeetan modu espezifikoan antolatzen ziren gauzak, ez bakarrik ekoizpena eta lana, baizik eta baita aisia eta jarduera fisikoa. Herrialde industrialak ere kirol-herrialdeak ziren, lur-eremu horietan balio eta praktika homogeneotan oinarrituta egiten baitzen kirola, eta horren ondorioz, kirol-sistema propioa baitzegoen, alegia, eremu horretan kirol-jarduerak sustatu eta antolatzen zituzten elkarteen sarea.

Gizarte industrialak finkatu eta kirolaren balioak zabaltzearekin batera, nazioarteko federazioak sortu ziren, gizarte ezberdinetako kirol-elkarteak koordinatzen zituzten erakunde pribatu gisa, gizarte horien egitura politikoa edozein zela ere. XX. mende hasierako kirolaren geografia ez zetorren bat geografia politikoarekin.

Bai kirolaren balioek bai kirola gehiago egin eta zabaltzea komeni zela ikusteak, pixkanaka-pixkanaka, lurralde bakoitzeko erakunde politikoak kirolaren sustapenean parte hartzea ekarri zuten, nagusiki euren kirol-elkarteei lagunduta. Kirolak jaso zuen bultzada publikoari esker eta erakunde politikoak politikoak garatzearekin batera, geografia politikoa pixkanaka antzekoagoa da.

Gaur egun, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aintzatesten dituen kirolak zuzentzen dituzten nazioarteko 66 federazioetatik 52 aztertuz gero, 51 federaziok nazioartean estatu independente gisa onartuta ez dauden 44 kirol-herrialdetako federazioak dituzte kide modura. 44 herrialde horiek, asko diren arren politikoki subiranoak direnak 195 direla aintzat hartuta, gutxiengoa dira nazioarteko federazioen kopuruarekin alderatuta eta, hori dela-eta, gaur egun nazioarteko federazioek hainbat zailtasun jartzen diote kirol-herrialdeen integrazioari. Beste federazio batzuek, gazteagoak direnak edo kirola egiteko beste modu batzuetan oinarritzen direnak, askatasun handiagoz onartzen dituzten kirol-herrialdeak.

Hala eta guztiz ere, kirol-herrialdeak, nazioartean zein izaera politiko duten alde batera utzita, kirol-sistema propioa duten lurraldeak dira.

Ponentziak honakoak proposatzen ditu: "Kirol Herrialdeen Nazioarteko I. Konferentzian " “kirol-herrialdea” kontzeptuak nazioartean zein indar duen analizatzea, horren arazoak eta abantailak aztertzea, eta herrialde ezberdinen artean kirol-lankidetzako programak dinamizatzeko aukerak adieraztea.