IDAZKARITZA IRAUNKORRA
Tel: +34 93 553 89 58
© Generalitat de Catalunya 2008
Jela LABUDOVA, Eslovakiako Gorputz Heziketa, Kirol eta Aisiako Batasuna
1989an izandako aldaketa politikoen ondoren, Eslovakiako kirol-erakundeetan eta horien egituretan demokratizazio-prozesua hasi zen herrialdearen deszentralizazioaren ondorio. Erreformen oinarriak 1990ean Eslovakiako Errepublikako Kontseilu Nazionalak kultura fisikoari buruzko legean jaso ziren; honen bidez, kirolaren arloan diharduten erakunde ezberdinen eta estatu-agintarien erantzukizunak definitzen dira. 1997an onetsi zen lege hori eta hezkuntzarekin eta merkataritzako kirol-jarduerekin lotutako artikuluak ere barneratu zituen. Gaur egun, antolaketa-sistemaren printzipioa garapenerako lankidetzarena da; alegia, maila guztietan gobernu-erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek elkarren garapenerako lankidetzan jardutearena. Kirolaren arloan Estatuko administrazioko agintari nagusia Eslovakiako Hezkuntza Ministerioko Kirol Hezkuntza Saila da. Honako hauek dira bere zeregin nagusiak: talde nazionalei laguntzea, nazioarteko lankidetzan jardutea, eta kirola arautzearekin edota, herrialdean bertan, guztientzako kirol-jarduerak antolatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei laguntzearekin zerikusia duten gaietan elkarlanean aritzea. Kirol-erakundeei ere diru-laguntzak ematen dizkie Estatuko aurrekontua aintzat hartuta. 2002az geroztik, Eslovakiaren deszentralizazio-politikarekin bat etorriz, guztientzako kirolari, kirol-azpiegiturei eta eskola-kirolari dagozkien eskumenak eta, partzialki, kirolari moduan etorkizun oparoa duen gazteak prestatzeari dagozkionak, eskualdeko eta tokiko administrazioen esku utzi dira.
Eraldaketa horrek honako abantaila hauek ekarri dizkio kirolari: kirol-kopurua gehitzea; nazioarteko harremanak zabaltzea; fitness-zentro, elkarte pribatu, e.a. gehiago abiaraztea.
Baina desabantailak ere ekarri dizkio: kirol-elkarte eta erakunde gehiegi sortzea; lankidetza eta koordinazioa zailtzea; laguntza ekonomikorik ez izatea; babeslerik ez izatea edo babesleak aurkitzeko zailtasunak izatea; kirolari moduan etorkizun oparoa duten gazteei eta gazteentzako erakundeei jarraipen espezifikoa eta sistematikoa ez egitea; kirol-azpiegitura, e.a. gutxiago eraikitzea eta birmoldatzea.