IDAZKARITZA IRAUNKORRA
Tel: +34 93 553 89 58
© Generalitat de Catalunya 2008
Ramon LLOPIS GOIG, Valentziako Unibertsitatea
Kirol ugariren garapena eta zabalkuntza gaur egungo gizartea bera politikoki antolatzeko formularen arrakastarekin eta garapenarekin zuzenean erlazionatuta daude; formula hori estatu-nazioarena da. Bi kontzeptu horiek batera garatzeak lotura sortu du nazionalismoaren eta kirolaren artean. Hala ere, azken hamarkadan zehar, fenomeno hau nabarmen ahultzen joan da .
Egoera hau ez da apartekoa. Soziologiak garbi utzi du azken hamarkadetan, globalizazioaren ondorioz eta maila globalaren eta lokalaren artean tentsio orokorra haztearekin batera, gizartean funtsezko, estatuaz haraindiko eta nazioz gaindiko beste nortasun batzuk agertu dira eta horiek direla-eta, herritarrek fede politiko gutxiago dute estatu-nazioarekiko.
Globalizazioak nortasun-dinamika berria ekarri du eta horrek kirolaren eta nazionalismoaren arteko lotura ahuldu du. Honi lotuta, kirolaren eta gizartearen arteko irudia aldatu egin da. Estatu-nazioaren subiranotasuna krisian egonda eta fede politikoek lurraldea antolatzeko beste modu batzuetara bideratu direla ikusita, futbolaren antolaketak oinarri gisa zuen antolaketa politikoa ahuldu egin da.
Orain, globaltasunaren eta lokalaren arteko dialektira da nagusi, nahiz eta globaltasuna zertxobait gainetik dagoen. Gure komunikazioan futbolaren kasua aztertuko dugu, futbola baita nortasun global eta lokalaren arteko tentsioak beste orientazui bat hartzen duen bidea.