IDAZKARITZA IRAUNKORRA

Tel: +34 93 553 89 58

sportcountries@gencat.cat

© Generalitat de Catalunya 2008

AGIRIAK

Brasilgo kultur aniztasuna eta indigenen jokoak

Katia RUBIO, São Pauloko Unibertsitatea
pdfenglish(pdf 30.04 kb)

Laburpena

1500. urtean portugaldarrek Brasil aurkitu eta herrialde zoragarri hark eskaintzen zituen natur baliabideak ustiatzen hasi zirenetik, bertako guztiak, inolako bereizketarik egin gabe, indiar gisa tratatu zituzten eta esklabutza- eta akulturizazio-prozesuaren menpean jarri zituzten. Prozesu horren ondorioa dira zenbait “povo” (Brasilgo lurraldean zehar banatutako tribu ezberdinei emandako izena) desagerrarazteko prozesua eta haien ohiturak eta usadioak gizon zuriaren kulturara egokitzeko prozesua, gizon zuriak baitu indarra eta boterea. Zenbait mendetan zehar, eta lurraldea aurkitu ostean, Brasilgo lurraldea zatitu, ustiatu eta landu egin zen; lehendabizi kolonizatzaileen txanda izan zen eta, XIX. mendearen bukaera aldera, beste herrialde batzuetatik etorritakoena -italiarrak, japoniarrak, espainiarrak, poloniarrak-. Horregatik, bertakoek gizon zuria inbaditzaile gisa ikusten hasi ziren eta, beraz, eurena eta euren arbasoena zen lurra utzi behar izan zuten. Indiarrak lurren jabe izatetik inbaditzaile izatera pasa zirenetik bostehun urte igaro dira. Gaur egun indiarrak, eta euren kultura, ingurumena eta fauna zaintzeko proiektuetan barneratu dira. Zenbait "povo" antolatuago daude orain eta badakite beste sistema batzuk bilatu behar direla mendeetan zehar indarrez ebatsi zaizkien eskubideak bermatzeko. Horrela, taldearen nortasuna berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza, modu ezberdinetako erasoak jasan baititu jesuitek hasitako katekesi eta kristautze-prozesuak euren bizitzan hainbat gauza aldatu zituenetik: elikadura, jazteko era, politeistak izatetik monoteista izatera pasatzea eta erdinomada izatetik sedentario izatera pasatzea Brasilgo lurraldeko gune espezifikoetan. Indiarrak hain dira ugari, non “indiar” hitzak “gizakiaren” antzeko esanahia ere baduen, planetako leku ezberdinetako gizon eta emakumeei buruz hitz egiteko. Euren nortasuna berreskuratuta eta arbasoen kulturen etorkizuna bermatu ondoren, hainbat ekitaldi egin dituzte eta horien bidez, elkar ezagutu eta informazia trukatu ahal izango dute. Ahalegin horren adibide bat Indigenen Jokoak ditugu, indigenek elkarren artean lagunak egiteko antolatzen duten kultura- eta kirol-ekitaldia da. Bosgarren edizioan, garrantzitsuena parte hartzea da, kirol-lehiaketez gain, beste jarduera kultural batzuk baitaude, besteak beste, abestea, dantzatzea, artisautzako erakusketak, gorputz- eta lumaje-pintaketako lehiaketak. Topaketa garrantzitsu hau ospatzeko, “Indigenen Joko Olinpikoek” bikaintasuna bilatzearen kontzeptua berpiztu dute, funtsezkoa mugimendu olinpikoaren historian, eta existenziaren parte Homeroren garaiko gizonengan, Homero izan baitzen betirako proiektu olinpikoa eta orduko atleta haien heroe-izaera ospetsu bihurtu zituena.