IDAZKARITZA IRAUNKORRA
Tel: +34 93 553 89 58
© Generalitat de Catalunya 2008
Diane LE MAY, Kino-Quebeceko koordinatzaile nazionala, Quebec
Quebecen orain dela 25 urtez bizitza aktiboa sustatzeko eredu bakar eta originala garatu eta mantendu da, "Kino-Québec" izenekoa. Hona hemen horren ezaugarri nagusiak:
Giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak Quebeceko lurralde osoan banatzeko eredu deszentralizatua. Eredu hori Aisia eta Kirol Idazkaritzako hiru profesionalez osatutako taldeak koordinatzen du, Quebeceko 17 eskualdeetan banatuta dauden jarduera fisikoko 35 adituren laguntzarekin.
Kino-Québec programa hitzarmen batean oinarrituta kudeatzen eta finantzatzen da. Hitzarmen hori honako hiru alde hauek sinatuta dago: Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Ministerioak, Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Ministerioaren eskualdeko 17 administrazioek, eta Aisia eta Kirol Idazkaritzak.
Bizitza aktiboaren sustatzeko jarduerak, funtsean, Quebecen elkarte modura eratutako erakundeen lankidetzari esker planifikatzen eta burutzen dira, bereziki honakoak: Fédération de l'âge d'or du Québec (Quebeceko Urrezko Adinaren Federazioa), Fédération des éducateurs et éducatrices physiques enseignants du Québec (Quebeceko Heziketa Fisikoko Irakasleen Federazioa), Fédération québécoise du sport étudiant (Ikasle-kirolaren Quebeceko Federazioa) eta Association québécoise du loisir municipal (Udal-aisiarako Quebeceko Elkartea).
Esku-hartze horri esker, jarduera fisikoa eta kirola egitera bultzatzen duen giroak sortzen dira; eskualdeetan esku hartzen laguntzen duten komunikazio-jarduerak garatzen dira; eta talde jakin batzuetan bizitza aktiboa izateko gogoa pizten du. Taldearen arabera, jardunak eskoletara, udalera edo komunitatera bertara bideratuta egongo dira, edota lan eta osasunaren alde egingo dute.
Kino-Québec 25 urtez moldatu da Quebeceko errealitatera eta bizitza aktiboa sustatzeari dagokionez Quebeceko eskualdeen eta gobernuearen artean sortutako sinergia bereziaren adibidea da.